Western polimorfikoa Clint Eastwooden zineman

  1. Ignacio Gastaca Egusquiza
Dirixida por:
  1. Iñigo Marzabal Albaina Director

Universidade de defensa: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

Ano de defensa: 2021

Tribunal:
  1. Imanol Zumalde Arregui Presidente/a
  2. Begoña Siles Ojeda Secretario/a
  3. José Luis Castro de Paz Vogal

Tipo: Tese

Resumo

Doktorego-tesi honek Clint Eastwood zinegilearen film batzuen analisia du aztergai. Hain zuzen ere, hark egindako westernak (Unforgiven, The Outlaw Josey Wales, Pale Rider eta Bronco Billy) eta, gaur egungo sasoi historikoan girotuta egon arren, westernaren aztarnak eta aieruak dituzten beste obra batzuen (Mystic River, Gran Torino, American Sniper, The Mule eta Space Cowboys) arteko alderaketa zinematografikoa. Westernaren munduak finkatzen dituen koordenatu kronologiko eta geografikoaz haratago, amerikar genero honen ezaugarriak, bereizgarritasunak, errainuak eta itzalak Clint Eastwooden bestelako obretan ere topa eta aurki daitezke. Gauzak horrela, esan genezake westernak kaliforniarraren filmografiaren bizkarrezurra osatzen duela, hein handi batean.