Hondarribiko arrantzale-kidegoaren bidegurutzea. Europar batasunerako egokitze sozioekonomikoaren kasu bat. Nortasun kolektiboaren berrikuntza-prozesuaren aurre egoera

  1. ANDUAGA MATUD, JAIME
unter der Leitung von:
  1. José Miguel Apaolaza Beraza Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 22 von November von 2010

Gericht:
  1. María Teresa del Valle Murga Präsident/in
  2. Jokin Apalategi Begiristain Sekretär/in
  3. Xaquín S. Rodríguez Campos Vocal
  4. Pedro Tomé Martín Vocal
  5. Kepa Fernández de Larrinoa Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 303212 DIALNET lock_openTESEO editor

Zusammenfassung

Tesi hau ikerketa antropologikoaren engaiamendu narratiboa da Eta bertan Europar Batasunean emandako barne sartzeak Hondarribiko (Gipuzkoa) arrantzale komunitatean eragin dituen egoera ezberdinak ikertzen ditut Egoera horretatik ondorioztaturikoa ez dagokio bakarrik kolektibo honi, bere hedapena askoz zabalagoa da baina kolektibo honetan biltzen diren faktoreak berariazkoak direlakoan bera hautatu dut eredu gisa, batez ere, lekuko egoera eta globalaren arteko kontrastea nabarmena delako. Hartara, aztertu ditut talka ekonomikoa eta soziokulturala, talka zeren espazio denbora jakin batean erkatzen dira lekuko kulturaren ezaugarriak eta esparru globaletik datozkion proposamen berriak. Sortzen dira horrela maila ezberdineko elkarrekintzak, baina ez parte hartzaileen artean baldintza berdinetan emanak, horregatik, tesi nagusitzat aurkezten dut EB fenomenoak bihurtzen duela zentzu-komunitate a-urbanoa kolektibo sozial urbano. Bi hitzetan esana, saiatzen naiz azalarazten lekuko kulturak eta jokabideak dituzten mugak eta baliabideak esparru globalean jarduteko Prozesu horretan agerian gelditzen dira mota ezberdinetako kontraesanak eta kontrasteak, Globala/lokala, makroa/mikroa, Subjektutasuna/objktutasuna, Hiri saretua/ hiri tradizionala, Errealitatea/irudikapena dialektika sozialaren osagaiak dira eta halaber denak dira egungo errealitatearen osagaiak, aldiz, errealitate hori asimilatzeko azaltzen diren arazoek zer ikusi zuzena daukate ustezko identitate finkoaren galerarekin. Hor sortzen da erronkarik haundiena: nola egin aurre egoera berriei zentzuzko komunitatea elikatu zuten ezaugarriak galdu gabe