Hiztegigintza elebidunaEuskara-Alemana
- LINDEMANN, DAVID
- Miren Karmele Azkarate Villar Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 01 de decembro de 2015
- Ibon Sarasola Errazkin Presidente/a
- Iñaki Alegría Loinaz Secretario/a
- Stefan Schierholz Vogal
- María José Domínguez Vázquez Vogal
- Joseba Abaitua Vogal
Tipo: Tese
Resumo
Tesi honetan, azkenengo bost urteotan burutu ditugun ikerketa-lanak aurkezten ditugu. Euskarazko eta alemanezko hiztegigintza elebiduna da jorratutako ildo guztiek elkarrekin duten gaia. Hiztegi berria sortzea zen asmoa, euskara-alemanezko hiztegi elektronikoa, hain zuzen ere. Asmoa gauzatzeko bidean, Hiztegigintza Historikoan, Metalexikografian, Hizkuntzalaritza Konputazionalean eta Hiztegigintza Aplikatuan kokatuko genituzkeen egin ditugun urratsen berri ematen dugu. Lehenik, gaiari ikuspuntu diakroniko batetik hurbiltzen gara. Alemana-euskara konbinazioan gaur arte ditugun lanak aztertzen ditugu, horien artean XIX. mendeko hiru lan, eta 1968, 1999 eta 2007ko hiztegi bana. Tesiaren bigarren atalean, euskararekiko eta alemanarekiko hiztegigintza elektronikoan dugun artearen egoera dugu hizpide, aro elektronikoaren aurreko zenbait lan ere kontuan hartuz. Hainbat paperezko zein formatu elektronikoan datozen hiztegitako laginak ikusi eta elkarrekin konparatzen ditugu. Bigarren atalean garatutako irizpideetatik abiatuz, proposamen zehatz batera igarotzen gara hirugarren atalean: alemana eta euskara lotzen dituen EuDeLex hiztegi elektroniko elebiduna egituratzeari ekiten diogu, makroegitura eta mikroegitura proposatuz, XML-egitura zein argitaratzeko formatuko hiztegi gisa.Laugarren atalean, EuDeLex hiztegia aleman-euskarazko itzulpen-ordainez osatzeko jokabideak dira gaia. Aleman-euskarazko itzulpen-ordainen bikoteak lortzeko metodo sorta ezartzen dugu hizkuntzalaritza konputazionaleko lankideekin elkarlanean, eta aurretik eskuz landutako EuDeLex hiztegiko datuak baliatzen ditugu metodo erdi-automatikoen eta automatikoen bitartez sorturiko euskaraz-alemanezko glosario elebidunen egokitasuna ebaluatzeko. Euskara-alemanezko corpus paraleloen, WordNet eta EDBL HAP-alorreko baliabideen eta bi hizkuntzetako Wikipedia entziklopedien gainean, besteak beste, burutzen ditugu esperimentu konputazionalak. Aplikaturiko metodoek hiztegia ekoizteko prozesuan eskuzko lanak modu eraginkorrean murrizten laguntzen dutela ondorioztatzen dugu.