Ariketa fisikoaren eragina adineko pertsonen hauskortasunari lotutako parametroetan

  1. ARRIETA ETXEBERRIA, HARITZ
Dirixida por:
  1. Ana Rodríguez Larrad Director
  2. Jon Irazusta Astiazaran Director

Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 11 de febreiro de 2019

Tribunal:
  1. Francisco Javier Gil Goicouria Presidente/a
  2. Iraia Bidaurrazaga López de Letona Secretario/a
  3. Rita Santos-Rocha Vogal
  4. David Facal Mayo Vogal
  5. Maria Iciar Vergara Micheltorena Vogal

Tipo: Tese

Teseo: 148834 DIALNET lock_openADDI editor

Resumo

Tesi honek barne hartzen dituen bi proiektuak ausazko entsegu klinikoak izan dira. Helburu nagusia hirugarren adineko pertsona zaurgarrietan (batetik hirugarren adineko egoitzetako pertsonetan eta bestetik minbizia zuten hirugarren adineko pertsonetan) ariketa/jarduera fisikoak duen eragina aztertzea izan da:1) Hirugarren adineko egoitzetako pertsonen ohiko jarduera fisikoa eta egoera fisikoa, hitzezko memoria, bizi-kalitatea eta depresioarekin lotuta daudela behatu dugu. Miostatina kontzentrazio altuagoak behatu ditugu egoera fisiko hobea duten hirugarren adineko pertsonetan. Bestetik, norbanakoari egokitutako eta intentsitate moderatuan buruturiko ariketa fisikoko programa gainbegiratuak eraginkorra dirudi hirugarren adineko egoitzetako pertsonen egoera fisikoa, funtzio kognitiboa eta afektibitate-egoera hobetu edo mantentzeko, eta hauskortasuna eta ondorio kaltegarriak murrizteko.2) Telefonoz helarazi diren eta norbanakoan oinarrituriko jarduera fisikoko gomendioek ez dute gaitasun funtzionalaren galera murriztu urte batera, baina ezberdintasun adierazgarriak lortu dira talde esperimentalaren alde emakumeetan eta bularreko minbizia zuten azpi-taldeetan bi urteren ondoren. Beraz, emaitza hauek minbizia duten hirugarren adineko pertsonetan norbanakoan oinarritu diren eta telefonoz helarazi diren jarduera fisikoko gomendioek duten garrantzia azpimarratzen dute. // Tesi honek barne hartzen dituen bi proiektuak ausazko entsegu klinikoak izan dira. Helburu nagusia hirugarren adineko pertsona zaurgarrietan (batetik hirugarren adineko egoitzetako pertsonetan eta bestetik minbizia zuten hirugarren adineko pertsonetan) ariketa/jarduera fisikoak duen eragina aztertzea izan da:1) Hirugarren adineko egoitzetako pertsonen ohiko jarduera fisikoa eta egoera fisikoa, hitzezko memoria, bizi-kalitatea eta depresioarekin lotuta daudela behatu dugu. Miostatina kontzentrazio altuagoak behatu ditugu egoera fisiko hobea duten hirugarren adineko pertsonetan. Bestetik, norbanakoari egokitutako eta intentsitate moderatuan buruturiko ariketa fisikoko programa gainbegiratuak eraginkorra dirudi hirugarren adineko egoitzetako pertsonen egoera fisikoa, funtzio kognitiboa eta afektibitate-egoera hobetu edo mantentzeko, eta hauskortasuna eta ondorio kaltegarriak murrizteko.2) Telefonoz helarazi diren eta norbanakoan oinarrituriko jarduera fisikoko gomendioek ez dute gaitasun funtzionalaren galera murriztu urte batera, baina ezberdintasun adierazgarriak lortu dira talde esperimentalaren alde emakumeetan eta bularreko minbizia zuten azpi-taldeetan bi urteren ondoren. Beraz, emaitza hauek minbizia duten hirugarren adineko pertsonetan norbanakoan oinarritu diren eta telefonoz helarazi diren jarduera fisikoko gomendioek duten garrantzia azpimarratzen dute.